XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ahal duzun bezain azkar etorri - gero joan egin zen.

- Akabo hockey partidua esan nuen, joateko beste inor aurkitzen ez baduzu.

- Zerbait galdu dut?- galdetu zidan Norak.

- Ez asko - Macaulayk kontatutakoaren berri eman nion.

Eta ez galdetu nik zer uste dudan.

Ez dakit.

Badakit Wynant burutik dagoela, baina ez da oker jokatzen ari eta ezta hiltzaile bat bezala ere.

Zerbait ezkutatzen duenaren antzera dabil.

Baina Jainkoak daki zer den hori.

- Beste norbait estaltzen ari dela uste dut.

- Zergatik ez duzu uste Wynantek egin zuenik?.

- Zuk uste ez duzulako - harritua zirudien Norak.

Primerako arrazoia zela esan nion.

- Eta nor da ba beste norbait hori?.

- Oraindik ez dakit.

Orain ez nitaz barrerik egin: asko pentsatu dut horretaz.

Macaulay ezin liteke izan, delako hori ezkutatzen laguntzeko erabiltzen duelako Wynantek, eta....

- Ni ere ez esan nion, erabili egin nahi nauelako.

- Bai.

Eta oso gaizki sentituko zara nitaz barre egin eta gero nor den zuk baino lehenago asmatzen badut.

Eta Mimi eta Jorgensen ere ezin litezke izan, susmagarri bihurtu nahi izan ditu biak eta.

Eta ezin liteke Nunheim izan, pertsona berak hil bait ditu seguraski biak, eta nolanahi ere, ez du inoren laguntzaren beharrik orain.

Eta Morelli ezin liteke izan, Wynant jeloskor zelako eta istiluak izan zituztelako - kopeta zimurturik begiratu zidan.

Gizon handi lodi hartaz, Sparrow deitu zuten hura, eta emakume handi ilegorriaz informazio gehiago eduki nahi nuke.

- Eta Dorothy eta Gilbert?.

- Horietxez galdetu behar nizun.

Uste duzu beraiekiko aita-sentimendu sakonak dituela Wynantek?.